Lehenengo fasea
Lehenengo urtean gauzatu beharko diren ekintzak. Besteak beste, honako hauek egingo dira:
- Urte beteko epean udal-ordenantzetan eraikuntza berrietan eta kaleko argietan eguzki energia termikoa erabilera onartzeko akordioa lortzea.
- Neurri ekonomiko eta ogasunekoak barneratzea, energia berriztagarriak eta gutxiago kutsatzen duten udal-garraio publikoak bultzatzeko asmoarekin.
- Udal-kontratazioetan eta udal-zerbitzuak esleitzeko lehiaketetan efizientzia energetikoa neurtzea eta erabakietan kontuan izatea.
- Udal-ekipamenduak erosterakoan jasangarritasun-irizpideak bultzatzeko baldintza minimoak kontuan izatea.
- Udal egoitza eta eraikinetan pixkanaka efizientzia energetikorako sistemak eta energia berriztagarriak barneratzea. Eguzki-energia termikoko eta eguzki-energia fotovoltaikoko enpresen Elkarteekin barneratze hori bultzatzeko akordioak lortzea.
- Trafikoa errazteko eta, behar izanez gero, herrien erdialdeko zenbait aldetan trafiko pribatua murrizteko neurriak ezartzea. Kaleak oinezkoentzat bakarrik bihurtzea, aparkamenduak murriztea, abiadura mugatzea, eta abar.
- Agente ekonomiko eta kontsumitzaileen elkarteekin akordioak lortzea etxeko tresna efizienteak (A klasekoak) bultzatzeko eta etxeetan energia behar bezala erabiltzeko.
- Energiaren erabilera efizientea bultzatzeko sentsibilizazio-kanpainak martxan jartzea.
- Zuhaitzak eta zuhaixkak landatzeko lurrak gordetzea, hirietako gune berdeak eta aisialdirakoak areagotuz.
Bigarren fasea
Hurrengo urteetan gauzatu beharko diren ekintzak:
- Udal-eraikin eta zerbitzuetan energia efizientzia exijitzen duten udal-plan energetikoak eratzea: hondakin-urak, udal-instalazioak eta abar hornitu, edangarri egin eta depuratzea.
- Energia-auditoriak egitea eta bai udal-eraikinak, bai udal-instalazioak zertifikatzea. Udal-eraikuntza eta udal-instalazioetako efizienteak ez diren teknologiak pixkanaka ordezten joatea.
- Udal-eraikuntza eta instalazioetan energia berriztagarriak barneratzea.
- Energia berriztagarriei eta kaleko argiei buruzko udal-ordenantzak betetzea.
- Lurreko udal-garraioaren inguruko neurriak Mugikortasun Jasangarriko Plan baten sorreran eta onartzean islatu behar dira, bertan kaltetutako sektoreen adostasunarekin bakegintza eta ibilgailu pribatuaren pixkanakako murrizteko neurriak kontuan hartuz: Hiritarren elkarteak, merkatariak, eta abar. Mugikortasun-planak hirigintza berrietan taldeko garraioa izan behar du kontuan, ibilgailu motordunak ez bestelako garraioak erabiltzearekin batera.
- Energetikoki efizienteak diren ibilgailu-ontzidiak eta energia garbiagoen erabilera bultzatzea: gasa eta bioerregaiak.
- Hirietan zein, posible denean, eraikin zaharren berriztatzean arkitektura bioklimatikoaren erabilera sustatzea.
- Lurraren erabilera eta kontsumoa arrazionalizatzea.
- Energia gutxi kontsumitzen eta gutxien kutsatzen duten garraioak indartzea hiri-bilbeko hedaketa berrietan: oinez, bizikletaz, talde-garraioz.