INFORMAZIO-GIZARTEKO ETA MERKATARITZA ELEKTRONIKOKO ZERBITZUEN LEGEA (LSSICE) BETETZEKO INFORMAZIO OROKORRA, 34/2002 LEGEA, URRIAREN 12KOA
WEB GUNEAREN TITULARTASUNA
Titularra: Federación Española de Municipios y Provincias (FEMP)
Sozietatearen helbidea: Nuncio kalea 8, 28005 Madrid
Telefonoa: 91 364 37 00
Faxa: 34 91 365 54 82
IFK: G 28 78 39 91
ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK
1. ERABILERAREN MUGAK
Web gunean sartzea guztiz doakoa da eta haren orriak ikusteak ez du inongo erregistrorik edo harpidetzarik behar.
Erabiltzaileek web gune honetako informazioa legediaren arabera erabili beharko dute, FEMP-aren edo hirugarrenen jabetza intelektualeko eskubideak errespetatzen direlarik.
Erabiltzaileak ez ditu FEMP-ak eskaintzen dizkion zerbitzuak edukiak aldatu edo kaltetzeko erabiliko, eta ez du web gunearen funtzionamendu egokia eragotziko. Horretarako, ez dute inolako arazo teknikorik sortuko, ezta birus informatikorik eduki ditzaketen elementuak transferituko edo web gunea eragotzi edo interferituko ere, beste erabiltzaileen posta elektronikoa ere ezingo dutelarik aldatu.
FEMP-a ez da, inolaz ere, web gunearen eta haren edukien erabilera okerren edo hark eragin ditzakeen ondorioen arduraduna izango.
2. ERANTZUKIZUNAREN MUGA
FEMP-ak ezin du bermatu haren orriak beti operatiboak egongo direnik, eduki osoak eskaintzen direnik edo guztiz zehatzak eta fidagarriak direnik. FEMP-ak edozein momentutan alda ditzake, aurretik ezer esan gabe, web gunearen edukiak eta Sartzeko Baldintza Orokorrak.
Mantentze-, konpontze-, gaurkotze- edo hobetze-eragiketak egitekotan, FEMP-ak aldi batez eta ezer esan gabe eten dezake web gunea eta zerbitzuak eman edo eteteko eskubidea ere badu, erabiltzaileei aditzera ematen saiatuko delarik, posible denean.
Horrela, web gunea erabilgarri ez dagoelako edo eten delako sortu litezkeen edo erabiltzaileek web gune horren erabilerak edo zerbitzuek eragin litzaketen kalteen erantzukizunik ez du bere gain hartzen.
3. BALDINTZA GEHIAGO
Aipaturiko Erabiltzeko Baldintza Orokorrak eta erabiltzailearen eta FEMP-aren arteko harreman guztiak Espainiako legediaren arabera egingo dira.
Web gune hau erabiltzeko aurreko Erabiltzeko Baldintza Orokorrak onartu behar dira.